domingo, 12 de marzo de 2017

4.2: praktika onak diseinatzen

Oraingoan, eta ikastaroa amaitzeko, taldeka egin behar izan dugun lan bat burutzeko erronka izan dugu. Egia esanda, ez dugu denbora asko izan kontuan izanda bakoitzak gure ordutegia dugula eta denon artean komunikatu behar ginela…baina azkenean, beste behin lortu dugu.

Ekintza berria eta hasieran zaila iruditu zait. Lana egiteko modu ezezagun eta nobedosoa zen niretzat, eta hasiera batean galduta nengoen. Baina taldekideen ideiak, ekarpenak eta baita irakasleen bideoen laguntzari esker, bideratu nuen. Oso interesgarria iruditu zait klaseak antolatu eta nola planteatu laguntzeko balio duen dokumentua betetzea. Era labur, bisual eta grafiko batean oso zehaztuta geratzen da zein diren lortu beharreko helburuak, eta iristen zaren mailaren arabera izango duzun maila edo kalifikazioa. Irakaslearentzat egokia, baina batez ere ikaslearentzat; hasieratik daki zer den egin eta lortu beharko duena. Gainera, mailak era argi batean ulertu ditzake eta momentu oro jakin zeinetan aurkitzen den. Dokumentu edo praktika bakar batean, ikasleen autoestimua, sormena, pentsamendu kritikoa, kolaborazioa… bilatzea helburu duelarik.

Guzti horretaz gain, oso interesgarria iruditu zait baita ere taldeka egitea. Eskolan behin eta berriz gabiltza horrela, klaustro osoarekin batera ez bada, gure mintegiko lankideekin. Ikasgaietan lortu behar diren helburuak, kalifikazio irizpideak, programazioaren denboralizazioa… erabakitzen ditugun bezala, hau ere taldeka eginda oso aberasgarria izan daitekeela uste dut. Irakasleok ditugun ohiturak pixka bat aldatzera behartzen gaitu (nahiz eta errubrika bidezko kalifikazioak geroz eta gehiago ikusten diren) baina poliki poliki gure lanean sartzen baditugu, lan oso interesgarri eta potenteak egin daitezkeela esango nuke (gure arteko kolaborazioa zein komunikazioa eta baita eskolan berrikuntzak sartzea sustatuz).



Kurtsoaren laburpen moduan, ideia eta lan egiteko modu berri asko sartu ditut nire motxilan. Ahalik eta azkarren praktikan jartzea espero dut, eguneroko metodologia egokia aurkitzeko asmoz.

Azpian ikusi dezakezue taldean sortutako dokumentua:



sábado, 11 de marzo de 2017

4.1 jarduera: praktika onak

Gure eguneroko ordutegi, ohitura eta presetan sartuta gaudela, konbentzituta gaude egiten dugun lana ahalik eta hoberen egiten dugula, baina ondo datorkigu oraingoan nik egin dudan bezala pixkat geratzea eta horren inguruan hausnartzea. Bai Ainhoaren bai Birginiaren bideoak ikusteak asko lagundu dit konturatzeko, nahiz eta egunero saiatu gauza berriak planteatzen edo egiten, oraindik asko dagoela egiteko.

Gauzak horrela, eta nire buruarekin kritiko izanez, 6 C edo gakoetako bati garrantzia eman baino gehiago, hainbat estrategien nahasketa edo lotura egitea behar dudala uste dut. Nire ikasgaian, teknologian, maiz egiten ditut talde lanak, eta beti saiatzen naiz talde “balantzatuak” egiten, baina ez dut harantzago begiratzen. Adibidez, laguntza ematen edo ondokoei erakusten ez diegu irakasten, jakin behar dutela uste dugu.


Bestetik, lortutakoak, euren emaitzak, klasean geratzen dira; beste taldekideei aurkezten zaizkie lanak, baina bere horretan geratzen dira gehienetan eskolan erakutsi beharrean. Eta…nori ez zaio gustatzen egindakoa, eta batez ere ondo egindakoa, besteek ikustea? Gainera, baliabide digitaletan murgilduta gaudela, zer hobeto blogean, web orrian… horien argazki nahiz bideoak eskegitzea baino!! Ikasleek protagonismoa hartzen dutela uste dut eta horrek motibatu egiten ditu, egiten diotenari zentzu gehiago ikusten diote eta.

Nire buruari jarriko niokeen hirugarren eta azken helburua bidaltzen ditudan ariketek ikasle guztientzako erronkak planteatzea litzake. Askotan, denontzako diseinatzen dugu ariketa berdina, nahiz eta jakin guztiek ez dutela aukera edo gaitasun bera.

Honen oposizioan eta ni ere motibatzeko, nire alde esan behar dut ikusitako bideoetan aipatu diren erronken artean batzuk praktikan jartzeko ohitura badudala, hala nola: edukiak elkarreragileak izatea (bai ikasgaiko unitate didaktikoen artean bai beste ikasgaietako edukiekin), ikasiko dutena nola egingo duten azaltzea (prozedura eta ematen ditugun pausoak azaltzen joaten naiz noizean behin) eta baliabide anitzak eskaintzen dizkiet lanean aritzeko (liburu edo nik sortutako apunteak, beste eskoletako adibideak, bideoak…).


Beraz, eta azken asteetan ikastaro honetan jarduera bat egin ostean gertatzen zaidan bezala, badut lana egiteko nire metodologia edo lan egiteko modua hobetzeko.

martes, 28 de febrero de 2017

3.1 jarduera: Arazo egoera unitate didaktiko moduan.



Ikastaroaren 3.bloke honetan, irakasleok egunerokoak hurbilago ditugun kontzeptuak lantzeko aukera izan dugu. Egia da, eta ikusitako bideoetako batean ere aipatzen da, beldurra diegu metodologia berriak, konpetentziak, proiektu interdiziplinarrak... kontzeptuei. Entzungo ez bagenitu bezala egiten dugu askotan, guri tokatuko ez zaigula pentsatzen eta alde batera utziz ahalik eta beranduen etortzeko bazaizkigu, hobeto izango dela esanez. Baina benetako datua da geroz eta gehiago direla irakaskuntza metodologia aldatzeko asmoz proposamenak gauzatzen ari diren ikastetxeak. Gezurra esango nuke nik ere beldurrik sentitu ez dudala esango banu, eta hori denbora gutxi daramadala irakaskuntzan (hau da, ez dut oraindik metodologia zehatz bat finkatzeko denbora izan, eta uste dut hori ona dela niretzako gauza berriak klaseetan sartu ahal izateko).

Eskola oso batek irakasteko modua aldatu ahal izateko, beharrezkoa da klaustro osoak egitea, eta gainera norabide berean egitea. Helburu horrekin, oraingoan egin behar izan dugun jarduera hau oso baliagarria iruditu zait. Izan ere, Xabierrek bere bideoan esan bezala, gaur egun helburua ikasleek konpetentziak landu eta bereganatzea da, eta horretarako era oso argian laguntzen digu unitate didaktiko bat osatzeko Canvas erabiltzeak. Ia ohartu gabe, kurrikulumak eskatzen dizkigun gaiak lantzeaz gain gazteak konpetentziak garatzera bultzatzen ditugu. Oraindik gehiago, beraiek bihurtzen dira ikasketa prozesuaren protagonista, zu bigarren plano batean geratzen zarelarik, beraien laguntzaile edo gidari moduan. Eta protagonismo hori da hain zuzen ere ikasleak lanean jarraitzera bultzatzen dituena.

Nik DBH 1.mailako Tknologia ikasgairako burutu dut unitate didaktiko posible bat, eta argi dut martxan jarriko dudala nire saioetan.

Batzuetan arazo egoera egokia topatzea kostatzen zaigu, baina behin hori eginda, konturatuko gara nola proiektu "sinple" batekin gaiak jorratzen diren, ikasleek konpetentziak bereganatzen dituzten eta batez ere ikastea interesgarri bilakatzen zaien. Izan ere, hurbileko edo ezaguna zaigun egoera bat ikusten dugunean (bai eurak, bai guk) errazago edo beste jarrera batekin egiten diogu aurre.


martes, 21 de febrero de 2017

2.2 jarduera: Nere NIA nola aberastu.

Nere NIA ezagutu nuenean, aurreko sarreran komentatu bezala arritu egin ninduen (onerako). Uste baino erreminta gehiago menperatzen ditut, nahiz eta guztiak maiztasun berarekin ez erabili.

NIA aberasteari dagokionez eta batez ere honi erabilera gehiago emateko, ondorengo proposamenak egin dizkiot nere buruari:

1-Informazioa jasotzeko erabiltzen ditudan orri, blog, sare sozialak...antolatu. Asko gustatu zitzaidan ikastaroaren hasierako blokean irakasleek sortu zuten ikasle guztien blogen helbideak batzeko aplikazioa. Kasu honetan Symbaloo erabili da. Amaiaren bideoetako batean, aldiz, Fidly aipatzen da "blogetara harpidetu eta informazioa sailkatuz jasotzeko aukera ematen diguna denbora aurreztuz". Gaur egun, han eta hemen bilatzen ibiltzen naiz, normalean Googlenen nahi dudana tekleatuz eta esteka desberdinetan zerbait interesgarria topatzeko asmotan. Baina egia da, denbora dexente galtzen dudala eta oraindik okerrago, gustoko dudan zerbait topatzen dudanean, helbidea edo erreferentzia gordetzen ez dudala. Sarritan pentsatu dut "erabiltzen ditudan blog edo orrien zerrenda bat egin behar dut" baina presak direla edo beste edozer dela, inoiz ez dut egin. Beraz, ikastaroan aipatutako erremintetako bat martxan jartzea izango da nire ondorengo egunetarako lehen erronka.

2-NIA aberasteko argi izan dudan beste pausu bat, sare sozialetan interaktiboagoa izatea da. Hau da, pasibo izatetik aktibo izatera pasatzea. Aurkezpenean esan nuen bezala, gauzak ikusi edo irakurtzeko besterik ez ditut erakusten, eta bere hortan geratzen dira. Suposatzen dut nik ere gauzak idatzi, igo edo komentatzen baditut, noizean behin norbaiten erantzunik ere izango dudala eta sortu daitekeen eztabaidak aberasgarria izaten amaitu dezakeela.

3-Lehenengo neurriaren haritik, "favoritos" edo markatzailean erabiltzea, besteekin konpartitu ahal izateko. Horretarako adibide bat, Digo.

4-Aplikazio, programa edota erreminta digitalen inguruan informatu eta erakutsi ahal didaten blog-etara harpidetu. Badaukagu jendea irakaslegoaren inguruan gu baino hobeto eta gehiago formatuta dagoera eta beraien ezagutzan kaleratzen dituztenak.

Nahiz eta ez izan 5 proposamen, uste  dut nahikoa lan dudala martxan jartzeko.