Oraingoan, eta ikastaroa amaitzeko, taldeka egin
behar izan dugun lan bat burutzeko erronka izan dugu. Egia esanda, ez dugu
denbora asko izan kontuan izanda bakoitzak gure ordutegia dugula eta denon
artean komunikatu behar ginela…baina azkenean, beste behin lortu dugu.
Ekintza berria eta hasieran zaila iruditu zait.
Lana egiteko modu ezezagun eta nobedosoa zen niretzat, eta hasiera batean
galduta nengoen. Baina taldekideen ideiak, ekarpenak eta baita irakasleen
bideoen laguntzari esker, bideratu nuen. Oso interesgarria iruditu zait klaseak
antolatu eta nola planteatu laguntzeko balio duen dokumentua betetzea. Era
labur, bisual eta grafiko batean oso zehaztuta geratzen da zein diren lortu
beharreko helburuak, eta iristen zaren mailaren arabera izango duzun maila edo
kalifikazioa. Irakaslearentzat egokia, baina batez ere ikaslearentzat;
hasieratik daki zer den egin eta lortu beharko duena. Gainera, mailak era argi
batean ulertu ditzake eta momentu oro jakin zeinetan aurkitzen den. Dokumentu
edo praktika bakar batean, ikasleen autoestimua, sormena, pentsamendu kritikoa,
kolaborazioa… bilatzea helburu duelarik.
Guzti horretaz gain, oso interesgarria iruditu
zait baita ere taldeka egitea. Eskolan behin eta berriz gabiltza horrela,
klaustro osoarekin batera ez bada, gure mintegiko lankideekin. Ikasgaietan
lortu behar diren helburuak, kalifikazio irizpideak, programazioaren
denboralizazioa… erabakitzen ditugun bezala, hau ere taldeka eginda oso
aberasgarria izan daitekeela uste dut. Irakasleok ditugun ohiturak pixka bat
aldatzera behartzen gaitu (nahiz eta errubrika bidezko kalifikazioak geroz eta
gehiago ikusten diren) baina poliki poliki gure lanean sartzen baditugu, lan
oso interesgarri eta potenteak egin daitezkeela esango nuke (gure arteko
kolaborazioa zein komunikazioa eta baita eskolan berrikuntzak sartzea sustatuz).
Azpian ikusi dezakezue taldean sortutako dokumentua:
03.Praktika ona diseinatzen DBH by nerea on Scribd

