domingo, 12 de marzo de 2017

4.2: praktika onak diseinatzen

Oraingoan, eta ikastaroa amaitzeko, taldeka egin behar izan dugun lan bat burutzeko erronka izan dugu. Egia esanda, ez dugu denbora asko izan kontuan izanda bakoitzak gure ordutegia dugula eta denon artean komunikatu behar ginela…baina azkenean, beste behin lortu dugu.

Ekintza berria eta hasieran zaila iruditu zait. Lana egiteko modu ezezagun eta nobedosoa zen niretzat, eta hasiera batean galduta nengoen. Baina taldekideen ideiak, ekarpenak eta baita irakasleen bideoen laguntzari esker, bideratu nuen. Oso interesgarria iruditu zait klaseak antolatu eta nola planteatu laguntzeko balio duen dokumentua betetzea. Era labur, bisual eta grafiko batean oso zehaztuta geratzen da zein diren lortu beharreko helburuak, eta iristen zaren mailaren arabera izango duzun maila edo kalifikazioa. Irakaslearentzat egokia, baina batez ere ikaslearentzat; hasieratik daki zer den egin eta lortu beharko duena. Gainera, mailak era argi batean ulertu ditzake eta momentu oro jakin zeinetan aurkitzen den. Dokumentu edo praktika bakar batean, ikasleen autoestimua, sormena, pentsamendu kritikoa, kolaborazioa… bilatzea helburu duelarik.

Guzti horretaz gain, oso interesgarria iruditu zait baita ere taldeka egitea. Eskolan behin eta berriz gabiltza horrela, klaustro osoarekin batera ez bada, gure mintegiko lankideekin. Ikasgaietan lortu behar diren helburuak, kalifikazio irizpideak, programazioaren denboralizazioa… erabakitzen ditugun bezala, hau ere taldeka eginda oso aberasgarria izan daitekeela uste dut. Irakasleok ditugun ohiturak pixka bat aldatzera behartzen gaitu (nahiz eta errubrika bidezko kalifikazioak geroz eta gehiago ikusten diren) baina poliki poliki gure lanean sartzen baditugu, lan oso interesgarri eta potenteak egin daitezkeela esango nuke (gure arteko kolaborazioa zein komunikazioa eta baita eskolan berrikuntzak sartzea sustatuz).



Kurtsoaren laburpen moduan, ideia eta lan egiteko modu berri asko sartu ditut nire motxilan. Ahalik eta azkarren praktikan jartzea espero dut, eguneroko metodologia egokia aurkitzeko asmoz.

Azpian ikusi dezakezue taldean sortutako dokumentua:



No hay comentarios:

Publicar un comentario