jueves, 16 de febrero de 2017

2.1 jarduera: nere NIA

Azkenaldian asko entzun eta irakurri izan dudan hitza da PLE-a, baina inoiz ez dut interes askorik izan zer den jakiteko. Oraingo honetan, aldiz, ikastaroaren jarduerak "derrigortuta" honi buruz informazioa jasotzen hasi naizenean...hara non harritu nauen!

Gure burua beste era batean ondo eta sakon ezagutzeko balio digun erreminta iruditu zait. Bai ahultasunak edo gabeziak zein sendotasunak. Era berean, eta Amaiak bere bideotako batean aipatu duen bezala gizartea eta teknologia egunero eraldatzen doaz, gure ikasketak ere aldatuz doaz. Beraz, prozesu bat diren heinean, erabilitako tresna eta baliabideak ere aldatzen joan beharko gara. 

NIA osatzeko zerrenda egitera ekin behar nionean, nere buruari galdetu behar izan diot zein ikuspuntutik egin behar nuen (formakuntzaz arkitektoa naiz, baina lanbidez irakaslea):
ARKITEKTOA Vs. IRAKASLEA.
Azken horren bidetik jo du, hori da eta gaur egun eta egunero lantzen dudana, ondorengo zerrenda osatuz:

Behin erabiltzen/ezagutzen ditudan baliabideen zerrenda eginda (eta momentu batzuetan memoria esfortzu txiki bat ere egin behar izan dut), horietako bakoitza zein unetan edo zertarako sailkatu eta ondorengo NIA geratu zait. Seguru nago zerbait ahaztu zaidala, baina gustatuko litzaidakena da hemendik hilabete batzuetara blogeko sarrera honetara bueltako eta PLE-a eraldatu behar dudala konturatzea; berriz ere Amaiaren hitzak hartuz, "ikastea konexioak egitea" delako, eta horrek esan nahiko du nire ikasketetan ere aurreratzen noala gauza berriak edo neretzako egokiagoak ezagutuz.

Laburbilduz, oso aberasgarria egin zait NIA osatzea. Alde batetik konturatu naiz ezagutzen ditudala bideak argitaratu edo komunikatzeko, baina ez ditudala maiz erabiltzen. Bestetik, sortzeko tresna dexente ezagutu eta sarritan erabiltzen ditudala, baina garaia dela berriak ere bilatu eta erabiltzen ikasteko.

1 comentario:

  1. Bejondeizula, Nerea!
    Asko pozten naiz NIA kontzeptuak hausnartzen lagundu dizulako. Gauza pertsonala denez, bakoitzari ekarpen bat egin diezaioke. Zure kasuan, badirudi ikas-prozesuari buruz kontzienteago edo argiago hausnartzeko balio izan dizula: ez da gutxi!
    Oso ondo, benetan! Zorionak eta segi fin!
    Besarkada bat.
    #eDIGCOMP Taldeko Amaia

    ResponderEliminar